EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Administrari-ofizialaren lanposturako bigarren ariketaren puntuazioak argitaratu dira

Ultzama aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak argitara eman ditu administrari-ofizialaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoaren araubidean betetzeko deialdiko bigarren ariketaren emaitzak.

Abuztuaren 10ean egindako pliken irekiera publikoaren ondoren, uztailaren 30ean egindako proba praktikoan izangaiek lortutako puntuazioak jakinarazi dira.

Emaitzak argitaratu ondoren, bost egun balioduneko epea ireki da interesdunek alegazioak aurkez ditzaten. Alegazioak bide telematikoaren bidez soilik aurkeztu ahal izanen dira.

Kontsultatu hemen bigarren ariketaren puntuazioak jasotzen dituen akta osoa.